3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-S-738

CAF Track Test Center SLUk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: CAF Track Test Center SLU.

Xedea: hondakin uren isurketarako baimena; trenbideetako gurpil-materialen eta horiekin lotutako sistema eta ekipamenduen proba zirkuituak eta saiakuntzek sortutakoa da isurketa.

Unitate hidrogeologikoa: Ebroko alubioi lurrak: Lodosa-Tutera.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Corella (Nafarroa).

Ur sanitarioen isurketak 215 m³-ko bolumena du urtean, eta behin araztu ondoren lurrean infiltratzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko abenduaren 4an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1916098