3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-S-25

Leazkueko Kontzejuak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Leazkueko Kontzejua.

Xedea: Leazkueko saneamendu obretarako baimena ematea, eta hondakin uren isurketarako baimena berrikustea.

Ibilgua: Etxaide erreka (Ultzama ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Anue (Nafarroa).

Isurketaren bolumena 900 m³-koa da eta Imhoff tanke batean tratatuko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko abenduaren 4an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1915988