3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-S-806

Oibarko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Oibarko Udala.

Xedea: Oibarko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Lorte erreka-zuloa (Aragoi ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Oibar (Nafarroa).

Isurketaren bolumena, gehienez ere, 150.000 m³-koa izanen da urtean, eta honakoek osatutako sisteman tratatuko da: arbastatze-bahea, lehen mailako dekantazioa, iragazki bakterianoa eta bigarren mailako dekantazioa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko azaroaren 29an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1915981