3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL, GIZARTE ETA KULTURA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aurrekontuko aldaketa (kreditu-gehigarria). Behin betiko onespena

2019ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14an, aurrekontuan aldaketa egiteko espedientearen hasierako onespenaren iragarkia. Kreditu-gehigarri bat da, Gizarte Segurantzako kotizazioen zenbait likidaziori aurre egiteko, 3.481,78 euro egiten duena.

Jendaurreko epea iragan eta inork aurrekontuaren aurka erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jo da kreditu-gehigarriaren bidez aurrekontua aldatzen duen espedientea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuarekin bat.

Hona hemen zer-nolako kreditu-gehigarria tramitatu den:

Kreditu-gehigarria.

1. Gastu goititua.

1 3410 13100 Langileen Gizarte Segurantza: 3.481,78 euro.

Espedientearen finantzaketa.

2. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

1 87000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 3.481,78 euro.

Tafallan, 2019ko abenduaren 11n.–Mankomunitateko burua, José Ignacio Moros Bailón.

Iragarkiaren kodea: L1915918