3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2020ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, abenduaren 18an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2020. urteko aurrekontua, hura betearazteko oinarriak, eta plantilla organikoa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aintzat hartuz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 235.2 artikuluetan xedaturik dagoena.

Noainen, 2019ko abenduaren 19an.–Mankomunitateko burua, Manuel Mozota Núñez.

Iragarkiaren kodea: L1916433