3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTEKO, CINTRUENIGOKO ETA FITEROKO UR MANKOMUNITATEA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko Ur Mankomunitateko Batzarrak, 2019ko abenduaren 18an egindako bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Hasiera batez onetsitako aurrekontua jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarkia paratu ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Jendaurreko aldia inork erreklamaziorik egin gabe iragaten bada, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarritakoa bete dadin.

Cintruenigon, 2019ko uztailaren 19an.–Mankomunitateko burua, Francisco Javier Ochoa Redín.

Iragarkiaren kodea: L1916441