3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, 2019ko azaroaren 15ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Mankomunitatearen 2020ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Arantzan, 2019ko abenduaren 20an.–Mankomunitateko burua, Leire Mitxelena Gamio.

Iragarkiaren kodea: L1916435