3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

2020rako aurrekontuak. Hasierako onespena

Iruñerriko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2019ko abenduaren 19an egindako saioan, hasiera batean onetsi zuen 2020ko Aurrekontu Orokora.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egongo da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Iruñean, 2019ko abenduaren 20an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L1916390