3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

IRAGARKIA. Nazioarteko lankidetzako I+G proiektuak finantzatzeko programa.

PERMED Europar Programaren 2020ko deialdian parte hartzeko epea ireki da. Programa horren barrenean, Nafarroako ikerketa arloko erakunde, enpresa eta ospitaleek aurkezten dituzten medikuntza pertsonalizatuari buruzko I+G proiektuak burutzen ahal dira nazioarteko lankidetzan.

HELBURUA

PERMED programaren helburua da ikerketa transnazionaleko proiektuak babestea medikuntza pertsonalizatuaren arloan, diziplinartekotasuna sustatzeko eta ahalbidetzeko, ikerketa klinikoa eta klinika aurrekoa konbinatuz bioinformatikako osagaiekin.

Hauexek dira proiektuak aukeratu ahal izateko baldintzak:

–Proiektu transnazionalak finantzatuko dira bakarrik.

–Proposamen bat aurkezten duen partzuergo bakoitzak gutxienez ere hiru bazkide hautagarri izan beharko ditu, hiru herrialde desberdinetatik jasotzeko finantzaketa. Herrialde horietako finantzatzaileek deialdian parte hartu behar dute. Legezko hiru entitateek elkarren artean independenteak izan behar dute.

ESKABIDEAK AURKEZTEA

PERMED deialdiak 2 fase ditu:

1. Lehenbiziko fasea: proiektuaren aurre-proposamenak aurkeztea. Eskaerak lehen fasean aurkezteko epea 2019ko abenduaren 16tik 2020ko martxoaren 5eko 17:00ak (CET) artekoa da. Aurre-proposamenak ebaluatutakoan, ebaluazioa gainditzen dutenak bakarrik joaten ahalko dira bigarren fasera.

2. Bigarren fasea: proposamen xehatua aurkeztea. Eskaerak bigarren fasean aurkezteko epea 2020ko ekainaren 15eko 17:00etan (CET) amaituko da.

Parte hartzeko baldintzak, eskaera egiteko inprimakiak eta abar proiektuaren web-orrian aztertu eta jaso daitezke:

http://www.erapermed.eu/joint-calls/joint-transnational-call-2020/

FINANTZAKETA

Espainiak parte hartzen du hauen bidez: Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroa (CDTI), Carlos III Osasun Institutua (ISCIII), Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartea (AECC-FC), Kataluniako Generalitatea (DS-CAT) eta Nafarroako Gobernua, bakoitzak 500.000 euroko aurrekontuarekin, gutxi gorabehera.

Garapen Ekonomikorako Departamentuaren araudi indardunari jarraituz finantzatuko dira bazkide nafarrei onesten zaizkien proiektuak, horretarako argitaratzen den laguntza-deialdiaren esparruan.

Argibide gehiago nahi izanez gero, hona jo:

  • S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.
  • S3 Proiektu Estrategikoen Zerbitzua.
  • Tomás Caballero parkea 1-4. solairua.
  • fomento.innovacion@navarra.es
  • Telefonoa: 848 427873.

Iruñean, 2019ko abenduaren 23an.–S3 Proiektu Estrategikoen Zerbitzuko zuzendaria, Unai Garbisu de Goñi.

Iragarkiaren kodea: F1916562