3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak, abenduaren 16an egin zuen bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2020ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari dagokionez xedatutakoari jarraituta, onetsitako plantilla Idazkaritzan egongo da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Iruñean, 2019ko abenduaren 17an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L1916124