3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Laburpena, dirulaguntzen deialdi batena; hain zuzen ere, kirol klubek kirol eskolak antolatzeko dirulaguntzen deialdiarena, zeina onetsi baitzen Alkatetzaren abenduaren 16ko 899/2019 ebazpenaren bidez

Testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 487492.

Deialdiaren laburpena argitaratzen da bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8. artikuluekin.

Lehenbizikoa.–Onuradunak:

Dirulaguntza jasotzeko egoeran dauden kirol klubak, baldin deialdiaren 4. oinarrian azaltzen diren inguruabarretan badaude, eta baldin ez badute Diru-laguntzen ordenantza orokorraren 11. artikuluan ezarritako debekurik.

Bigarrena.–Xedea:

Kirol jarduera sustatzea, Zizur Nagusiko kirol instalazioetan abonatuta dauden haurren artean, itundutako diziplinetan, bai eta dirulaguntzen deialdi honen indarreko epearen barnean sor litezkeen beste batzuetan ere, horretarako adostutako tokiko kirol kluben bitartez. Orobat, xedea da diziplina horietan fidelizatzea.

Klubei erraztasunak ematea taldeak eta parte-hartzaileak izan ditzaten goragoko kategorietan, pertsonak edo taldeak irits daitezen goi-mailan parte hartzera.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

Deialdi publikoa, dirulaguntzak emateko Zizur Nagusiko kirol klubei, norgehiagokako araubidean, 2020an kirol eskolak antola ditzaten.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

158.650 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea:

Epea hilabetekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Zizur Nagusian, 2019ko abenduaren 16an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1916251