3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

Udalbatzako kideen ordainsariak

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 13. artikuluan xedatuari jarraikiz,

Zabaltzako Udalak, 2019ko urriaren 16an egin osoko bilkuran, bildutako guztiak bat etorrita,

ERABAKITZEN DU:

1. Berrehun (200) euroko saria ezartzea Udalbatzaren organo kolegiatuen bilkura bakoitzera joateagatik: osoko bilkura eta batzordeak.

2. 150 euroko saria ezartzea beste erakunde batzuen bilkuretara joateagatik.

3. Frogagiriak ekarri ondoren, Udalbatzako kideei kalte-ordaina ematea beren karguan aritzean sortutako gastuengatik, esaterako kilometrajea eta dietak.

4. Erabaki honek 2019ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

5. Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluan xedatua bete beharrez.

Arraitzan (Zabaltza).–Alkatea, Marina Mejías Jimenez.

Iragarkiaren kodea: L1915921