3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 943., 765. eta 766. lurzatiena. Hasierako onespena

Esako Udalak, 2019ko abenduaren 9an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa, Esako katastroko 2. poligonoko 943. 765. eta 766. lurzatietan, Roberto Martínez Luyandok sustatua.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin bat. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Esan, 2019ko abenduaren 11n.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L1915925