3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

2 eta 3/2019 aldaketak Udalaren Kirol Patronatuaren aurrekontuan. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2019ko azaroaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Zangozako Udalaren Kirol Patronatuaren 2019ko aurrekontuan 2. eta 3. aldaketak egiteko espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Zangozan, 2019ko abenduaren 9an.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L1915672