3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

11, 12 eta 13/2019 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2019ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 11., 12. eta 13. aldaketak 2019. urteko udal aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Orkoienen, 2019ko abenduaren 20an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1916749