3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

2019ko 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Odietako Udalak, 2019ko abenduaren 10ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2/2019 aldaketa 2019ko udal aurrekontuan, kreditu berezi bat sortuko baita.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, hala ezartzen baitu irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluaren 2. apartatuak, 18. artikuluko 2. Apartatuari dagokionez (foru dekretu horrek garatu zuen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Erripan (Odieta), 2019ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1915927