3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Kreditu berezia

Odietako Udalak, 2019ko urriaren 31n egin osoko bilkura berezian eta udalkideen legezko kopuruaren gehiengo osoa izanik, erabaki zuen hasiera batez onestea aurrekontuko 1/2019 aldaketari buruzko espedientea, kreditu berezia gaitzeko.

Espedientea jendaurrean egon da, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik (2019ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 14an), 15 egun balioduneko epean alegazioak aurkez zitezen; hori guztia, honako xedapen hauen edukiari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/01995 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 267. artikulua eta horrekin bat heldu direnak; eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 41.etik 43.era bitarteko artikuluak.

Jendaurrean egon bitartean inork ez dio espedienteari alegaziorik aurkeztu eta ez da alegaziorik jaso.

Horregatik guztiagatik, eta aurretik adierazitako arauetan xedatutakoa betez, aldaketa horren testua argitara ematen da. Hona hemen:

Gastuetako beste partida bat sortzea:

PARTIDA

ALDAKETA MOTA

IZENA

ZENBATEKOA

1 1500 68100

Kreditu berezia

Lurzoruaren erosketa zuzkiduretarako

10.000,00 euro

Finantzabideak:

PARTIDA

FINANTZABIDEA

IZENA

ZENBATEKOA

1 87000

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina sartzea

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

10.000,00 euro

Erripan (Odieta), 2019ko abenduaren 11n.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1915913