3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2019ko abenduaren 10ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2019ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 1/2019 espedientea.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdunek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Hala, argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Otsagabian, 2019ko abenduaren 11n.–Alkate udalburua, María Carmen Recalde Berrade.

Iragarkiaren kodea: L1915916