3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Aldaketa, zenbait ordenantzatan. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2019ko abenduaren 10ean egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batez onestea honako ordenantza hauetan:

–Ur hornidura arautzen duen ordenantza fiskala.

–Udal hilerriko ehorzketa, mantentze-lanak eta garbiketa zerbitzua arautzen duen ordenantza fiskala.

–Ordenantza, Udalaren lokalak erabilera arautzen duena.

–Udalaren gimnasioko kirol instalazioen erabilera arautzen duen ordenantza fiskala.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, eta bizilagunek eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezten ahalko dituzte epe horretan; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu.

Horrenbestez, argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Otsagabian, 2019ko abenduaren 11n.–Alkate udalburua, María Carmen Recalde Berrade.

Iragarkiaren kodea: L1915912