3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Aldaketa kirol instalazioen erabilera arautzen duen ordenantzaren tarifen eranskinean. Hasierako onespena

Miranda Argako Udalak, 2019ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen tarifen eranskineko 7. aldaketa, Miranda Argako Udalaren kirol instalazioak (udal igerilekuak eta pilotalekua) erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, aintzat hartuz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan eta harekin bat datorren araudian xedaturik dagoena.

Jendaurreko aldia inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsiko da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara ordenantzan egin aldaketaren behin betiko onespena.

Miranda Argan, 2019ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

Iragarkiaren kodea: L1915697