3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Udal zergen karga-tasak, indizeak eta ehunekoak 2020rako

Miranda Argako Udalak, 2019ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen 2020rako mantentzea, udal zergetan aplika daitezen, 2019rako onetsi ziren karga-tasak, indizeak eta ehunekoak, ondoren ageri diren bezala, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz betiere:

1.–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga tasa izanen da katastroko balio garbiaren % 0,235.

2.–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga tasa izanen da katastroko balio garbiaren % 0,80.

3.–Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga: karga-tasa izanen da obraren kostuaren % 3,5, obrak gauzatzeko zenbatekoaren gainean aplikaturik.

4.–Etxebizitza hutsen gaineko zerga: ez da aplikatuko 2020. urtean.

5.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,40 indizea ezarri da (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 154. artikulua).

6.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: sortzapenaren unean aplikatu beharreko koefizienteak eta karga-tasak mantenduko dira, balio-gehikuntzaren sortzealdia kontuan harturik:

SORTZEALDIA

KOEFIZIENTEA

KARGA-TASAK

Urtebetetik behera

0,06

% 8

1

0,06

% 8,7486

2

0,06

% 8,7486

3

0,06

% 8,7486

4

0,06

% 8,7486

5

0,06

% 25

6

0,06

% 25

7

0,06

% 25

8

0,06

% 25

9

0,06

% 25

10

0,06

% 25

11

0,06

% 25

12

0,06

% 25

13

0,06

% 25

14

0,06

% 25

15

0,06

% 25

16

0,16

% 20

17

0,16

% 22

18

0,16

% 23

19

0,16

% 24

20

0,16

% 25

7.–Herritarrentzako zuzeneko aprobetxamendu berriak herri-lurretan: 8 euro/erregu (lehorreko lurrak). Familia-baratzeetarako, 40,41 euro/erreguko errenta, 2018ko abuztuaren 7ko erabakiaren arabera.

8.–Beste zenbait errentamendu, alokairu eta adjudikazio: urtero handituko dira KPIan izaniko igoeraren arabera edo haien baldintza-agirian ezartzen den moduan.

9.–Partikularrek itzultzea hedabideetan argitaratutako iragarkien zenbatekoak, espedienteak haiek sustatzen dituztenean: iragarkien zenbatekoaren % 100.

Erabaki hauek 2020. urteko urtarrilaren batean jarriko dira indarrean, eta haien kontra errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazten denetik hasita.

b) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, Miranda Argako Udalari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazten denetik aitzina, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu baino lehen; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Miranda Argan, 2019ko azaroaren 29an.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

Iragarkiaren kodea: L1915696