3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

2020rako aurrekontua. Hasierako onespena

Herri honetako Udalak, 2019ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra, barnean harturik entitatearen beraren aurrekontua eta Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoarena, bai eta bi aurrekontuok betearazteko oinarriak ere.

Aurrekontu orokor eta bakarra, espedientearen gainerakoarekin batera, jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, aplikatu beharreko araudian xedaturik dagoenari jarraituz.

Jendaurreko epea aurrekontuaren aurkako erreklamazio edo alegaziorik gabe iragaten bada, behin betiko onetsitzat joko da. Nolanahi ere, argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, kapituluka laburturik.

Miranda Argan, 2019ko azaroaren 29an.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

Iragarkiaren kodea: L1915695