3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Virgen del Castillo zahar etxeko tasak 2019rako. Behin betiko onespena

Miranda Argako Udalak, 2018ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, berretsi egin zuen Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren patronatuak hartutako erabakia. Azken horren bidez, hasiera batez onetsi ziren zahar etxe horretan 2019ko ekitaldian indarra izanen duten tasak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

Erabaki hori 2019ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 15ean, baita Miranda Argako udaletxeko ediktu-taulan ere, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta harekin bat datorren legedian xedatuari jarraikiz.

Hogeita hamar egun baliodunean jendaurrean egon eta gero, epe horretan inork ez zuenez inolako idatzirik aurkeztu, horren gainean erreklamazio, kexa edo oharrak egiteko, behin betiko onetsirik gelditu ziren Miranda Argako Virgen del Castillo zahar etxearen 2019rako tasak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar dira.

Laguntza behar dutenak: 2.032,63 euro hilean.

Beren buruz baliatzen direnak: 1.099,00 euro hilean.

Beren buruz erdizka baliatzen direnak: 1.339,13 euro hilean.

Erdizkako mendekotasuna dutenak: 1.688,42 euro hilean.

Eguneko egonaldiak (eguneko tasa): 10,00 eurotik 50,00 eurora bitarte, plaza motaren arabera, hau da, laguntza behar dutenentzat ala beren buruz baliatzen direnentzat den, eta laguntzak egun bakoitzean zenbat irauten duen.

Miranda Argan, 2019ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

Iragarkiaren kodea: L1915657