3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

2020rako aurrekontua. Hasierako onespena

Udalak, 2019ko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko ekitaldirako aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea. Hala, 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarrita dagoena betez, espediente hori jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, interesa duten bizilagunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak edo oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epean ez bada erreklamaziorik aurkezten, espedientea behin betiko onetsiko da zuzen-zuzenean.

Metautenen, 2019ko abenduaren 11n.–Alkate udalburua, Oihana Beraza Martinez.

Iragarkiaren kodea: L1915914