3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

231E/2019 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Biodibertistatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena, Artaxoako udal-mugartean, Artaxoako 2. poligonoko 564. eta 565. lurzatietan zanga bat irekitzeko proiekturako. Sustatzailea Sociedad de Corralizas y Electra de Artajona da.

Goian aipatutako espedienteari dagokion ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu zen Lurralde eta Paisaia Zerbitzuan. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko M) (“Komunikaziorako instalazioak”) eta N) epigrafean sartua dago (Uraren goi hornidurarako eta saneamendurako hodiak, lurzoru urbanizaezinean paratzen direnean eta dekretu horren beste eranskin batean bilduta ez daudenean). Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku Hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen duela ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeari buruz.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du ingurumen ukipenetarako baimenak bere baitan bilduko duela lurzoru urbanizaezinean baimen daitezkeen jardueretarako baimena ere, eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duenak, 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Proiektatutako jardueraren xedea da Artaxoako 2. poligonoko 510. partzelan dagoen Misioneros SS.CC. Ikastetxea zuntz optikoaren komunikazioz hornitzea, bai eta ur sanitarioaren hornidura eta ur beltzen sare hobea egitea ere. Horretarako, 500 metro inguruko luzera izango duen zanga bat ireki nahi da, aipatutako kondukzioak sartzeko. Zanga hori ura hartzen den puntutik abiatuko da, Artaxoako udalerriaren ipar-ekialdeko mugatik, eta Artaxoako 2. poligonoko 564. eta 565. lurzatietatik igaroko da, NA-6020 errepidearekiko paraleloan, eta, ondoren, 2. poligonoko 510. lurzatitik barna, ikastetxera iritsiko da. Jarduketaren inguruan, ekialdetik, 100 metro baino gutxiagora, Santsoaingo erreka dago, eta 170 metro ingurura, ekialderantz, gertuen dagoen puntuan, Tauste-Urbasa Andia, Milagro Aezkoa eta Orbaibar Andia errege altxonbideen pasabidea.

Espedientean Lurraldearen Antolamenduaren Atalaren aldeko txostena dago, baina zenbait baldintzarekin. Ingurumen Eraginaren Atalak aldeko txostena egin du, baina ebazpen honetan biltzen diren baldintzak ezarrita.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, adierazitakoarekin bat etorriz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 10.3 artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea, Artaxoako udal-mugartean, Artaxoako 2. poligonoko 564. eta 565. lurzatietan zanga bat irekitzeko proiektuari. Sustatzailea Sociedad de Corralizas y Electra de Artajona da.

2. Baimen honek neurri hauek aplikatzeko betebeharra ezartzen du:

Ingurumen arlokoak:

–Obrak hasten direnean, landare lurreko geruza kendu eta aparte pilatuko da, hondeaketaren gainerako materialetatik bereiz, bukaeran obrek ukitutako gainazalak lehengoratzeko lanetan erabili ahal izateko. Horietan, landare lurra barreiatu eta profilatuko da, inguruko lurrarekin doitze fisiografiko egokia izan arte.

–Sortzen diren hondakinak edo soberako materialak egoki kudeatu beharko dira, beren izaeraren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean eraikuntzako eta eraispenetako hondakinen sorrera eta kudeaketa arautzen dituen martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuarekin bat.

–Lanak bukatuta, garbitzeko kanpaina bat eginen da, proiektuaren jarduketa eremuan gelditzen diren hondar eta zabor guztiak kentzeko.

–Sustatzaileak obrak hasi direla edo ingurumen arloko beste edozein gorabeheraren berri emanen dio Ingurumena Zaintzeko Atalari (Tafalla-Zangozako Koordinazio Unitatea), 48 orduko gehieneko aurrerapenarekin. Horretarako, gmatafalla@navarra.es helbidera mezu elektronikoa bidali beharko du edo 609907084 telefonora deitu.

Hirigintza arlokoak:

–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 111.2 artikuluaren arabera, instalazioaren edo azpiegituraren elementuek, kanpora ateratzen direnek, 3 metroko zortasun eremua errespetatu beharko dute, bide publikoen kanpoko bazterretik neurtuta.

–Baimen honek ez du babesten azpiegitura honekin lotzea lurzoru urbanizaezinaren gainean dauden edo horren gainean paratu gogo diren jarduerak.

–Egin diren eta espedientean jaso diren txosten sektorialetan xedatutakoari jarraituko zaio, edo kasuan kasuko baimenetan xedatzen denari; zehazki hauei:

Herri Lan Zuzendaritza Nagusiko Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren eta Zainketa Zerbitzuaren txostenetan ezarritakoari. Beren eskumenekin bat, honako determinazio hauek ezarri dituzte:

–Kasu honetan, zanga errepidearen zortasun-eremuaren kanpoalderago dagoen zatian jarri beharko da, III. PDC delakoaren (Nafarroako Errepideen III. Plana 201-2018, 144 “NA-6020/Artederreta - Martzilla I) jarduketarekin bateragarria izan dadin.

–Sustatzaileak, NA-6020 errepidearen paralelismoan hornidura eta saneamendu kanalizazioak instalatzeko lanak egin aurretik, eta horiek baimentzeko nahitaezko eskaerarekin batera, egin beharreko obrak zehazten dituen dokumentazio teknikoa aurkeztuko du, hala badagokio, baimentzeko.

Nekazaritza Azpiegituren Zerbitzuaren txostenak, 2019ko ekainaren 13koak, honako zehaztapen hauek ezarri ditu:

–Lurzoruak nekazaritzarako duen gaitasunari ahalik eta gehien eusteko, baimena jasotzeko baldintza beharrezkoa izanen da eskatzaileak konpromisoa hartzea lurzorua berriz ere egokitzeko, behin zanga bete ondoan.

–Egin gogo den jarduerak uki ditzakeen edo hartarako trabagarri izan daitezkeen gainerako azpiegitura eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak, obrak egin baino lehen, behar diren kontsultak eginen ditu, eta, hala badagokio, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik. Zehazki, jarduketa Santsoain sakanaren ibilguko polizia-eremuaren barruan planteatzen denez, sustatzaileak dagokion arroko erakundearen baimena lortu beharko du.

–Ezagutzen ez den aztarna arkeologikoren bat agertzen bada, legeak agintzen du Arkeologia Atalari horren berri eman behar zaiola berehalakoan, hala jasota baitago ondare historikoaren arloan indarra duen legerian (Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 59. artikulua eta Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 42.3 eta 44. artikuluak). Aditzera ematen dugu ezen, hala egin ezean, eginbehar hori ez betetzeagatik ondare historikoari eragiten zaizkion ukipen guztiak arau-hauste larritzat hartuko direla, foru lege horren 101.h artikulua aplikatuz.

–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 117.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen honen bidez babesten diren jarduera edo jarduketak egin edo martxan jarri beharko dira baimena eman eta bi urteko epean. Epe hori iragandakoan, baimenaren ondorioak bukatuko dira, eta ez du eraginkortasunik izanen.

–Jarduera uzteak berekin ekarriko du jardueraren titularrak ukitutako lurrak lehengoratu beharra, gehienez ere bost urteko epean, eraikuntzak eraitsita eta/edo kenduta. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 119. artikuluarekin bat, lizentzia eman baino lehen, udalak sustatzaileari eskatuko dio aitorpen baten bidez konpromisoa har dezala, baimendutako jarduera utziz gero, bost urteko epean, gehienez, lurzorua lehengoratzeko.

3. Proiektuaren ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 2.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu horiek lehengoratu edo gutxituko direla bermatzeko.

4. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen ditu; izan ere, artikulu horretan lurzoru urbanizaezinean eginen diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau igortzea Lurraldearen Antolamenduaren Atalera, Artaxoako Udalari, Artaxoako Udalera, Ingurumena Zaintzeko Atalera (Tafalla-Zangozako Koordinazio Unitatea) eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko abenduaren 11n.–Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Enrique Eraso Centelles.

Iragarkiaren kodea: F1916075