3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

3-11/2019 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Metautengo Barrutiko Udalak, 2019ko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2019ko ekitaldiko aurrekontuan 3.etik 11.era bitarteko aldaketak egiteko espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Metautenen, 2019ko abenduaren 10ean.–Alkate udalburua, Oihana Beraza Martinez.

Iragarkiaren kodea: L1915869