3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 880. lurzatian. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2019ko azaroaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Alberto Dean Jiménezek sustaturiko eta Pilar Garde Lafuente arkitektoak idatziriko xehetasun-azterketa, 2019ko irailekoa, Martzillako 3. poligonoko 880. lurzatian bolumen eraikigarria berrantolatzeko xedez egina.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zen).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Martzillan, 2019ko abenduaren 9an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L1915655