3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

2019ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Los Arcosko Udalak, 2019ko azaroaren 28an egin bilkura arruntean, honako erabaki hauek hartu zituen gehiengoz, 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedaturik dagoena betez:

–Hasiera batez onestea 2019ko aurrekontuaren espedientea eta hura betearazteko oinarriak, bai eta 2019ko plantilla organikoa ere.

–Hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan paratzea, bizilagun eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten hamabost egun balioduneko epean, argitaratzen denetik hasita.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Los Arcosen, 2019ko abenduaren 10ean.–Alkate udalburua, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L1915915