3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Lan egutegia eta egun baliogabeak 2020an

Los Arcosko Udalak, 2019ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, bulegoetako langileentzako lan egutegia onetsi du, eta Los Arcosko Udalaren egun baliogabeak ondoren adierazten den eran deklaratu dira:

1. Honako hauek izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2020. urteko jaiegunak:

Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Martxoaren 19a: San Jose.

Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

Apirilaren 13a: Pazko biharamuna.

Maiatzaren 1a: Langileen Eguna.

Ekainaren 1a: herriko festa: San Gregorio Ostiakoa.

Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.

Abenduaren 7a: Konstituzioaren Egunaren biharamuna.

Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Urteko lanaldiaren banaketa doitzeko, larunbat, igande eta jaiegunez gain, honako hauek lanik gabeko eguntzat joko dira, eta egunotan bulegoak itxita egonen dira: urtarrilaren 22a, San Bizente; martxoaren 20a, San Jose egunaren zubia; eta abenduaren 4a, Frantzisko Xabierkoaren egunaren zubia.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Los Arcosen, 2019ko abenduaren 9an.–Alkate udalburua, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L1915671