3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

2020rako zerga-tasak

Ledeako Udalak, 2019ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, zerga-tasa hauek finkatu zituen 2020rako, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: % 0,4643.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: % 0,80.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: % 3, eraikuntza, instalazio edo obraren kostu erreal eta benetakoaren gainean, hau da, obra gauzatzeko prezioaren gainean.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: % 1,40, gutxieneko udal kuoten gainean.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: bere horretan utzi dira Ledeako Udalak, 2018ko apirilaren 9an egin osoko bilkuran, onetsitako karga-tasa, koefizienteak eta baldintzak (2018ko 52. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, abuztuaren 7an).

Argitara ematen da orok jakin dezan, indarra duen legerian ezarritakoa betez.

Ledean, 2019ko abenduaren 9an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L1915693