3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FITERO

Aldaketak ordenantza fiskaletan 2020rako. Hasierako onespena

Fiteroko Udalak, 2019ko abenduaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Fiteroko ordenantza fiskaletako tarifen aldaketa 2020ko ekitaldirako.

Espedientea jendaurrean egongo da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek hura azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; halakorik aurkeztu ezean, aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira.

Fiteron, 2019ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Miguel Aguirre Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1915692