3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Lanegunen eta egun baliogabeen 2020ko egutegia

Ikusirik 177/2019 Ebazpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak maiatzaren 31n emana, ezartzen duena ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020. urterako jaiegunen egutegi ofiziala, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, eta orobat ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Deikazteluko Udalaren bulegoetan 2020an izanen diren jaiegunen egutegia. Hona hemen:

Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Martxoaren 19a: San Jose.

Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

Apirilaren 13a: Pazko biharamuna.

Maiatzaren 1a: Langileen Eguna.

Maiatzaren 15a: San Isidro (herrian jai).

Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

Abuztuaren 27, 26, 27, 28 eta 29: herriko jaiak.

Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.

Abenduaren 7a: Konstituzioaren Egunaren biharamuna.

Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Era berean, baliogabeak izanen dira, 2020. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.

Bigarrena.–Deikazteluko Udaleko administrazioaren lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 izanen da, eta honela banatuko da:

1. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

2. Zerbitzuaren beharrak direla-eta lanaldi berezia dutenei ez zaie aplikatuko artikulu honetako aurreko ataletan ezarritako lanaldiaren banaketa, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa etab.), horiek lan egutegi berezia izanen baitute.

Hirugarrena.–Deikazteluko Udaleko Erregistro Orokorra 09:00etatik 14:00etara arte egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Deikazteluko Udalaren iragarki-taulan ere.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Deikazteluko Udaleko Langileen Departamentura igortzea, eta hurrengo osoko bilkuran haren berri ematea, organo horrek egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Deikaztelun, 2019ko abenduaren 12an.–Alkatea, Mikel Azcona Molinero.

Iragarkiaren kodea: L1915931