3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Desjabetze-espedientearen hasiera, Asiaingo S-1 sektoreko UE-1 exekuzio unitatean

Oltza Zendeako Udalak, 2019ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen irekitzea desjabetze-espedientea, Asiaingo S-1 sektoreko UE-1 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordean sartuta dauden jabeek eskatutakoarekin bat etorriz, hain zuzen ere exekuzio-sisteman parte hartu nahi ez dutenek eskatutakoarekin, eta honela idatzita:

Lehena.–Hasiera ematea desjabetze-espedienteari, Rosa M.ª Iribarren Arriagak, M.ª Isabel Iribarren Arriagak; eta Juana María Iribarren Arriagak eskatutakoarekin bat, Asiaingo S-1 sektoreko UE-1 exekuzio unitatean sartuta dauden zenbait lurren jabeak jabeak baitira, eta exekuzio-sisteman parte hartu nahi ez baitute, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 163. artikuluaren babesean.

Bigarrena.–Hasiera batez onestea ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda, delako exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordearen mesedetan (I. eranskina).

Hirugarrena.–Ondasun eta eskubide horien onura publikoa eta okupatu beharra aitortzea eta deklaratzea.

Laugarrena.–Ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda hori jendaurrean jartzea 15 egun baliodunean, interesdunek denbora horretan egokiak iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak egin ditzaten eta argitaratutako zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak ekar ditzaten, idatziz; horretarako, Udaleko Hirigintza Zerbitzuaren bulegoetan eskura izanen dituzte lurzatien planoak.

Bosgarrena.–Argitaratzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Udalaren ediktuen taulan.

1. ERANSKINA

1. Asiaingo 10. poligonoko 88. lurzatia.

–Azalera: tituluaren arabera, 6.400,00 m²; katastroaren arabera, 6.376,49 m².

–Erregistroko titularra: Rosa M.ª Iribarren Arriaga, M.ª Isabel Iribarren Arriaga eta Juana M.ª Iribarren Arriaga.

–Titulartasunaren portzentajea: 1/3 bat titular bakoitzak.

–Kargak: kargarik gabea.

–Ukipena: azaleraren % 100.

–Eraikuntzak, instalazioak eta eremu landatuak: ez dago.

Oltza Zendean, 2019ko abenduaren 9an.–Alkate udalburua, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1915670