3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Hiri-jarduketarako plan berezia Udal Planeko aldaketa xehatua. Hasierako onespena

Gobernu Batzarrak 2019ko abenduaren 2an hartu erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezia Cascanteko Udal Planeko aldaketa xehatuari dagokionez. Ekimen partikularrekoa da, Hermanos Ucar SL elkarteak eskatu baitu.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan ezarritakoari jarraikiz (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten baitu), espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Orobat, argitara emanen da Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren egoitza elektronikoan.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahal dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 14:30era.

Cascanten, 2019ko abenduaren 9an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1915662