3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Herri-lurraren okupazioa, 9. poligonoko 1140. lurzatian, telefonia ekipamenduetarako. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2019ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Telxius Torres España SL sozietateak 100 m²-ko herri-lurra okupatzea, 9. poligonoko 1140. lurzatian, telefono mugikorren transmisio-ekipamendu baten instalaziorako, bai eta okupazio hau arautzen duen baldintza-agiria onestea ere, espedientean dagoen dokumentazioari jarraikiz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea, interesdunen eskura baita Udal Idazkaritzan, jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzan.

Jendaurrean dagoen bitartean inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez badu, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko da udal aldian, eta espedientea Nafarroako Gobernura igorriko da, onets dadin; beraz, Nafarroako Gobernuak desafektazioa onestean ezartzen dituen baldintzetara loturik egonen da.

Caparroson, 2019ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L1915682