3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

4/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Bargotako Udalaren Kudeaketa Batzordeak, 2019ko abenduaren 9an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2019 aurrekontuan 4. aldaketa egiteko espedientea.

Irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea), espedientea 15 egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da.

Bargotan, 2019ko abenduaren 11n.–Kudeaketa Batzordeko burua, M.ª Cruz Merino Díaz de Zerio.

Iragarkiaren kodea: L1915911