3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3323/2019 EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako hainbat burutza merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 15eko 105/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen burutza horietarako deialdia.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 105/2018 Ebazpenaren bidez (2018ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan), deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako hainbat burutza betetzeko merezimendu-lehiaketa bidez.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 14ko 1118/2018 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2018ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 8koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 1756/2018 Ebazpenaren bidez (2018ko 170. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 3koan) onetsi zen izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda eta aldatu zen epaimahai batzuen izendapena, atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuaren 6. xedapen gehigarriaren bidez, Ekonomia Zirkularraren Plangintza Estrategikorako eta Kontrolerako Atala kendu zen; 10165 zenbakia zeukan atal horrek plantilla organikoan.

Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren 7. xedapen gehigarriaren bidez, Ingurumena Zaintzeko Atala kendu zen; 1876 zenbakia zeukan atal horrek plantilla organikoan.

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 265/2019 Foru Dekretuaren 4. xedapen gehigarriaren bidez, Enpresen Lehiakortasunaren Atala kendu zen; 9370 zenbakia zeukan atal horrek plantilla organikoan.

Aurreko guztia kontuan harturik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 84.2 artikuluarekin bat, bidezko da bukaera ematea prozedurari, jarraipena ematea ezinezkoa baita gerora sortutako arrazoiengatik, hau da, aipatutako unitate organikoen burutzak kentzeagatik.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Prozedura bukatutzat deklaratzea, burutza hauei dagokienez:

–Ekonomia Zirkularraren Plangintza Estrategikorako eta Kontrolerako Ataleko burutza.

10165 zenbakidun lanpostua.

–Ingurumena Zaintzeko Ataleko burutza.

1876 zenbakidun lanpostua.

–Enpresen Lehiakortasunaren Ataleko burutza.

9370 zenbakidun lanpostua.

2. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko eta Lurralde Kohesiorako Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, aditzera emanez ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

3. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2019ko azaroaren 21ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1915733