299. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aita Barandiaran” zahar etxeko kontzertatu gabeko plazen 2021erako prezio publikoak

Altsasuko Udalak, 2020ko abenduaren 10ean egin zuen osoko bilkuran, “Aita Barandiaran” zahar etxearen Udal patronatuko kontzertatu gabeko plazen prezioak onartu zituen 2021erako:

–Mendekotasun larria duena: 2.136,80 euro/hileko.

–Mendekotasun handia duena: 1.815,33 euro/hileko.

–Mendekotasun arina duena: 1.607,86 euro/hileko.

–Berez baliatzen ahal dena: 1.003,53 euro/hileko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Altsasun, 2020ko abenduaren 14an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2015277