299. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 28a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ALTSASU

Ekonomia-jardueren gaineko 2020ko zerga borondatez
ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrari jarraituz, aditzera ematen da 2021ko urtarrilaren 24an bukatuko dela epea ekonomia-jardueren gaineko 2020ko zerga dela-eta igorritako kuotak borondatez ordaintzeko.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein banku-bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2020ko abenduaren 22an kargatuko dira kontuan.

Borondatez ordaintzeko epea iragan eta gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu-bidez kobratzeko.

Altsasun, 2020ko abenduaren 9an.–Alkatea, Javier Ollo Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2015206