299. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

231/2019 prozedura arrunta

Aditzera ematen dut: 231/2019 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan 114/2020 Epaia eman da 2020ko ekainaren 8an, eta irmo geratu da. Hona hemen haren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

114/2020 Epaia.

Lehendakaria: Francisco Javier Pueyo Calleja. Magistratuak: María Jesús Azcona Labiano, Ana Irurita Díez de Ulzurrun.

Iruñean, 2020ko ekainaren 8an.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatutako magistratuek osatuak, 0000231/2019 errekurtsoaren autoak aztertu ditu. Errekurtso hori aurkeztu zen martxoaren 20ko 31/2019 Foru Dekretuaren aurka, zeinaren bidez ezarri baitziren animalien ongizaterako baldintza higieniko sanitarioak eta antolamendu zooteknikokoak, Nafarroako Foru Komunitateko abeltegietan eta horien instalazioetan bete beharrekoak. Alderdiak izan dira, errekurtsogile gisa, Valle de Odieta SCL, Carlos Hermida Santos prokuradoreak ordezkatua eta Cristina Viña Oloron letraduak zuzendua, eta, demandatu gisa, Nafarroako Gobernua, bere aholkularitza juridikoak ordezkatua.

Epaitza:

Baiesten dugu administrazioarekiko auzi-errekurtso hau, Carlos Hermida Santos prokuradoreak jarria, Valle de Odieta SCLren izenean eta hura ordezkatuz, martxoaren 20ko 31/2019 Foru Dekretuaren aurka, zeinaren bidez ezarri baitziren animalien ongizaterako baldintza higieniko sanitarioak eta antolamendu zooteknikokoak, Nafarroako Foru Komunitateko abeltegietan eta horien instalazioetan bete beharrekoak. Hortaz, deklaratzen da deuseza dela behi-aziendaren sektoreko abeltegien tamainari jarritako muga (6. artikulua eta, hara igortzen baitu, 5. eranskina), martxoaren 20ko 31/2019 Foru Dekretuan ezarritakoa. Foru dekretu horren bidez, ezarri ziren animalien ongizaterako baldintza higieniko sanitarioak, antolamendu zooteknikoko baldintzak eta mugak, Nafarroako Foru Komunitateko abeltegietan eta horien instalazioetan bete beharrekoak. Orobat, deuseza deklaratzen da lehendik dauden behi ustiategiak handitzeko debekua, aplikatzekoa zaiena 6. artikuluan eta 5. eranskinean (bigarren xedapen iragankorra, laugarren paragrafoa) ezarritako gehieneko edukiera gainditzen duten abeltegiei. Administrazio demandatuak ordaindu behar ditu eragindako kostuak.

Eta honako hau egin eta sinatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 107.2 artikuluan ezarritakoarekin.

Iruñean, 2020ko abenduaren 11n.–Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua, Fabiola Llorente Llorente.

Iragarkiaren kodea: J2015236