299. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

264/2019 prozedura arrunta

Virginia Arias López de Lacalle, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den 264/2019 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan 38/2020 Epaia eman da 2020ko otsailaren 25ean, eta irmo geratu da. Hona hemen haren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

38/2020 Epaia.

Lehendakaria: Francisco Javier Pueyo Calleja jauna. Magistratuak: Raquel Hermela Reyes Martínez andrea, Antoni Sánchez Ibáñez jauna.

Iruñean, 2020ko otsailaren 25ean.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatu magistratu jaun-andreek eratuak, 264/2019 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren autoak aztertu ditu. Errekurtso hori Nafarroako Gobernuak 2019ko uztailaren 3an hartutako Erabakiaren aurka jarri zen. Erabaki hark ezetsi egin zuen Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren otsailaren 20ko 9/2019 Foru Aginduaren aurka demandatzaileak jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Aipatu foru aginduaren bidez, lehiaketa publiko bat onetsi zen ikus-entzunezko komunikazio lizentziak emateko Nafarroako Foru Komunitatean, tokiko eremuko lurreko telebista digitalerako. Honako hauek dira alderdiak: demandatzaile gisa, Tecnored Digital SL merkataritzako konpainia, auzitegietako prokuradore Camino Royo Burgosek ordezkatua eta Jaime Rodríguez Díez letraduak defendatua; eta demandatu gisa, Nafarroako Foru Komunitatea, Nafarroako Foru Komunitateko aholkulari juridiko eta legelariak ordezkatua eta defendatua.

Epaitza:

Baiestea administrazioarekiko auzi-errekurtso hau, auzitegietako prokuradore Camino Royo Burgosek jarria, Tecnored Digital SLren izenean eta hura ordezkatuz, Nafarroako Gobernuak 2019ko uztailaren 3an hartutako Erabakiaren aurka. Erabaki hark ezetsi egin zuen Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren otsailaren 20ko 9/2019 Foru Aginduaren aurka demandatzaileak jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Aipatu foru aginduaren bidez, lehiaketa publiko bat onetsi zen ikus-entzunezko komunikazio lizentziak emateko Nafarroako Foru Komunitatean, tokiko eremuko lurreko telebista digitalerako. Horrenbestez,

1. Errekurritutako ebazpena deuseztatzen dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa izateagatik.

2. Deuseztatzen dugu Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren otsailaren 20ko 9/2019 Foru Aginduaren bidez onetsitako lehiaketa publikoaren deialdia, xede duena ikus-entzunezko komunikazio lizentziak ematea Nafarroako Foru Komunitatean, tokiko eremuko lurreko telebista digitalerako.

3. Administrazio demandatuak ordaindu behar ditu prozesuko kostuak.

Eta honako hau egin eta sinatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 eta 107.2 artikuluetan ezarritakoarekin.

Iruñean, 2020ko abenduaren 10ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Virginia Arias López de Lacalle.

Iragarkiaren kodea: J2015207