299. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Ur horniduraren, saneamenduaren eta gainerako zerbitzu eta jardueren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean eta Tarifen eranskinean. Hasierako onespena

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2020ko abenduaren 1ean egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldaketa hau: “Aldaketa, ur horniduraren, saneamenduaren eta Ultzanueta Mankomunitateak egiten dituen gainerako zerbitzu eta jardueren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean eta Tarifen eranskinean”. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari eta horrekin bat heldu direnei jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da erabakiaren hasierako onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta eta hogeita hamar egun baliodunean Mankomunitateko iragarki-taulan paratuta, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten. Hasierako onespenaren erabaki hau behin betikoa bilakatuko da baldin eta jendaurreko epean inork ez badu aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik. Ordenantzaren testua behin betiko onetsitakoan, behar den iragarkia eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Erripan (Odieta), 2020ko abenduaren 1ean.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2015012