299. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDANKOZE

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Bidankozeko Udalak, 2020ko urriaren 29an egin bilkuran, 2021erako plantilla organikoa onetsi zuen, bai eta funtzionarioen nahiz lan-kontratudunen zerrenda ere. 2020ko 266. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 13an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz eta jendaurreko epea iragan denez, behin betiko onetsi da 2020ko plantilla organikoa, eranskinean zehazten dena.

2020KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

–Lanpostuaren izena: idazkaria, Burgiko, Bidankozeko eta Gardeko Udalen Batasunarentzat. A mailari atxikia. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskararen ezagutza: merezimendu gisa baloratuko da. Egoera: hutsik.

Izenen zerrenda

Administrazio-kontratudunak.

–María Díaz Castillo. Burgiko, Bidankozeko eta Gardeko Udalen Batasuneko bitarteko idazkaria. Buru den udala: Burgiko Udala. A mailako administrazio-kontratua. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2009ko apirilaren 27a.

Bidankozen, 2020ko abenduaren 17an.–Alkatea, Tomás Pasquel Ayechu.

Iragarkiaren kodea: L2015720