299. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITIBAR

2021erako zerga-tasak

Untzitibarko Udalak, 2020ko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 2021eko urtarrilaren 1ean indarrean sartuko diren zerga-tasak hauek.

Hona hemen zenbait zergatarako ezarri diren karga-tasak:

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga:

  • Proiektu tekniko ikus-onetsia duten obrak: obra gauzatzeko aurrekontuaren %4, gutxieneko zenbatekoak hauek direla:
  • Oin berriko eraikinetarako eta zaharberritze osoetarako: 750,00 euro/metro karratu eraikia.
  • Eraikinak berritzeko eta lokalak egokitzeko, berekin badakartzate igeltserotza, instalazioak eta akaberak: 525,00 euro gauzatzen den metro karratu bakoitzeko.
  • Eraikinak berritzeko eta lokalak egokitzeko, berekin badakartzate igeltserotza eta akaberak: 375,00 euro gauzatzen den metro karratu bakoitzeko.
  • Eraikinak berritzeko eta lokalak egokitzeko, berekin badakartzate akaberak soilik: 225,00 euro gauzatzen den metro karratu bakoitzeko.
  • Proiektu tekniko ikus-onetsirik gabeko obrak: aurrekontuaren %4, eta gutxienez ere 100,00 euro likidatzeko.
  • Honako hauek EIOZaren likidaziotik salbuetsirik egonen dira: eraikinetako fatxadak pintatzea, eraikin, baratzetako murru, larrain eta oro har lurzatietako paretak berriz zutitzeko obrak, eta eraikinetako estalkietako teilak berriz ere paratzea, haien kostu erreala ez bada proiektu tekniko ikus-onetsirik gabeko obretan likidatu beharreko gutxieneko zenbatekoa kalkulatzeko oinarria baino handiagoa.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

1.–Aplikatu beharreko koefizienteak sortzealdiaren arabera: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2. artikuluan ezarritakoak.

2.–Karga eskala, tasak denbora tarteka:

2.1. 0tik 5 urtera bitarte: %15.

2.2. 5etik 10 urte bitarte: %12.

2.3. 10 urtetik 15 urtera bitarte: %10.

2.4. 15 urtetik goiti: %8.

Lurraren kontribuzioa: %0,19.

Untzitin, 2020ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Francisco Javier Huarte Ibiricu.

Iragarkiaren kodea: L2015325