299. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Udalaren ordenantza, gizalegezko jokaeren sustapenari eta espazio publikoen babesari buruzkoa. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2020ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Gizalegezko jokaeren sustapenari eta Tuterako espazio publikoen babesari buruzko udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Interesdunek erabakiaren testu osoa eta harekin zerikusia duten agiriak kontsultatzen ahalko dituzte jendaurreko epeak dirauen bitartean Tuterako Udalaren Udaltzaingoaren Kabinete Teknikoan (Tejerías kalea z.g. 1. solairua).

Tuteran, 2020ko abenduaren 2an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2015011