299. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Sesmako Udalak, 2020ko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021. urteko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari jarraikiz.

Inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, aipatu den jendaurreko aldia iragandakoan.

Sesman, 2020ko abenduaren 14an.–Alkatea, M.ª Rosario Echávarri Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2015282