299. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN VICENTE

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

San Vicenteko Kontzejuak, 2020ko azaroaren 16an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

San Vicenten, 2020ko abenduaren 10ean.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Iriarte García.

Iragarkiaren kodea: L2015309