299. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 12. lurzatian.
Hasierako onespena

Alkatetzaren abenduaren 3ko 2020-0032 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da xehetasun-azterketa bat, Orisoaingo Udal Plan Orokorraren AA6 eremuko 1. poligonoko 12. lurzatiaren aurreko lerrokadurak aldatzeko helburua duena. Xehetasun-azterketa 2020ko urriaren 14koa da, Ángel Fernández de Pierola arkitektoak sinatzen du, eta Martín Andrés Lerga Labiano da sustatzailea. Espediente zenbakia: 79/2020.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 72. artikuluetan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria Udalbatzaren osoko bilkurari igorriko zaio behin betiko onespena eman diezaion, bidezko bada hori egitea.

Orisoainen, 2020ko abenduaren 3an.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L2015099