299. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Karga-tasak, tasak, prezio publikoak eta zergak 2021erako

Honako karga-tasa, tasa, prezio publiko eta udal zerga hauek aplikatzea erabaki da:

Zergak:

–Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,21.

–Eraikuntzak, instalazioak eta obrak: %4,00.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

  • Zerga-oinarria: Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak onetsi dira.
  • Karga-tasa: %16.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,1eko indizea onetsi da.

–Etxebizitza hutsen gaineko zerga:

  • Karga-tasa, 1. urterako: %0,10.
  • –Karga tasa, 2. urterako: %0,50.
  • Karga-tasa, 3. urterako eta hurrengoetarako: %1.

Tasak:

I.–Hirigintza-jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.

I. epigrafea.–Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 190. artikuluaren eta harekin bat heldu direnen babesean emandako lizentziak (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

1.1. Partzelazio-lizentziak: lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak: 65,00 euro.

Espedientea ebatzi ondoren, tasaren zenbatekoa kobratuko da kontuan hartu gabe partzelazioa gauzatzen den ala ez.

1.2. Obra lizentziak, bizitegi-eraikinak eraikitzeko edo birgaitzeko, eraisteko, eraberritzeko, instalazioetarako eta lizentzia behar duten gainerako egintzetarako: tasa honen kuota kalkulatzeko, 7. artikuluan xedatuaren arabera zehaztutako zerga-oinarriari aplikatuko zaio, honako koadro honi jarraikiz:

–5.000,00 eurora bitarteko zerga-oinarria

Tarifa: 50,00 euro

300.000,00 eurotik 15.000,00 eurora bitarteko zerga-oinarria

Tarifa: 70,00 euro

15.000,00 eurotik 30.000,00 eurora bitarteko zerga-oinarria

Tarifa: 140,00 euro

30.000,00 eurotik 60.000,00 eurora bitarteko zerga-oinarria

Tarifa: 210,00 euro

60.000,00 eurotik 150.000,00 eurora bitarteko zerga-oinarria

Tarifa: 280,00 euro

150.000,00 eurotik 300.000,00 eurora bitarteko zerga-oinarria

Tarifa: 350,00 euro

300.000,00 eurotik 600.000,00 eurora bitarteko zerga-oinarria

Tarifa: 420,00 euro

Espedientea ebatzi ondoren, tasaren zenbatekoa kobratuko da kontuan hartu gabe obra gauzatzen den ala ez.

1.3. Eraikinak eta instalazioak lehenengoz okupatzeko lizentziak: eraikinak lehenengoz erabili edo okupatzeko lizentzia bakoitza izapidetu eta ebazteagatik: 150,00 euro.

Espedientea ebatzi ondoren, tasaren zenbatekoa kobratuko da kontuan hartu gabe bizigarritasun zedula lortzen den ala ez.

1.4. Eraikinen erabilera, erabat edo hein batean, aldatzeko lizentziak: lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak: 160,00 euro, obrak egiteagatik aplikatu beharreko tasaren zenbatekoa handiagoa denean izan ezik; kasu horretan, azken hori kobratuko da.

Espedientea ebatzita, tasaren zenbatekoa kobratuko da kontuan hartu gabe interesdunak/eskatzaileak eskatutako erabilera aldaketa gauzatzen duen ala ez.

Arau orokorrak:

Aipatu zenbatekoak kobratuko dira, orobat, erantzukizunpeko adierazpenaren edo aurretiazko komunikazioaren prozedura baliatzen den kasuetan.

II. epigrafea.–Hirigintzako agiriak izapidetzeari eta onesteari buruzko zerbitzu teknikoak edo administratiboak.

Izapidetzeagatik hirigintzako udal plana aldatzeko espedienteak, hiri-jarduketarako plan bereziak, plan berezi independenteak eta plan partzialak: 150,00 euro.

Izapidetzeagatik xehetasun-azterketen espedienteak, exekuzio-unitateen aldaketak, urbanizazio proiektuak, birpartzelazio proiektuak, konpentsazio-batzordeen estatutuak, hirigintza-hitzarmenak eta antzekoak: 100,00 euro.

Arau orokorrak:

Kasu horietan guztietan aplikatuko dira honako arau hauek:

–Prentsan eta/edo gainerako hedabideetan ateratzen diren iragarki eta argitalpenen zenbatekoa interesdunen/eskatzaileen kontura izanen da, baldin araudiaren arabera argitaratzea beharrezkoa bada.

–Espedientea behin betiko onetsi ondoren, tasa honen zenbatekoa osorik kobratuko da, kontuan hartu gabe interesdunak/eskatzaileak uko egiten dion ala ez.

III. epigrafea.–Hirigintzako kontsultei erantzutea.

–Hirigintza arloko galderei erantzuteagatik, txostenak eginez: 50,00 euro.

IV. epigrafea.–Udal katastroa aldatzeko espedienteetarako aholkularitza ematea eta dokumentazioa prestatzea (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroa).

–Katastroan aldaketa egiteko espedienteak izapidetzeagatik: 50,00 euro.

–Gainera, izapidetze hori katastroa berrikusteko urtero ezarritako datetatik kanpo egiten denean, interesdunaren/eskatzailearen kontura izanen dira katastroa kudeatzeaz eta mantentzeaz arduratzen den enpresak (TRACASA) egindako lanak/zerbitzu teknikoak.

II.–Ordenantza fiskala, Ingurumena babeste aldera kontrolatu beharreko jarduera sailkatuetarako eta jarduera kaltegabeetarako baimenak emateagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituena.

A.–Jarduera sailkaturako lizentzia: 400,00 euro.

B.–Jarduera sailkaturako lizentziaren berrikuspena: 200,00 euro.

C.–Jarduera sailkaturako lizentziaren aldaketa:

Aldaketa funtsezkoa: 400,00 euro.

Aldaketa ez-funtsezkoa: 200,00 euro.

D.–Irekitzeko lizentzia: 200,00 euro.

E.–Jarduera kaltegaberako lizentzia: 150,00 euro.

F.–Eskualdaketak eta aldaketak lizentzien titulartasunean: 150,00 euro.

H.–Instalazioak eta lokalak berriz irekitzeko baimena: 150,00 euro.

Arau orokorrak:

Kasu horietan guztietan aplikatuko dira honako arau hauek:

–Prentsan eta/edo gainerako hedabideetan ateratzen diren iragarki eta argitalpenen zenbatekoa interesdunen/eskatzaileen kontura izanen da, baldin araudiaren arabera argitaratzea beharrezkoa bada.

–Espedientea behin betiko onetsi ondoren, tasa honen zenbatekoa osorik kobratuko da, kontuan hartu gabe interesdunak/eskatzaileak uko egiten dion ala ez.

–Erantzukizunpeko adierazpenaren edo aurretiazko komunikazioaren prozedura baliatzen den kasuetan, aplikatu beharreko tasaren zenbatekoa prozedura normalean ezarritakoaren %75 izanen da.

Aldaketa honek 2021eko zergaldian izanen du indarra, baina indarra izaten jarraituko du ondoko zergaldietan ere, Udalak ez badu beste aldaketarik egiten. Hala izanez gero, adierazitako tarifak kontsumoko prezioen indizearen arabera igoko dira.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Erripan (Odieta), 2020ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2015496