299. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Odietako Udalak, 2020ko abenduaren 15ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2021eko ekitaldiko plantilla organikoa. Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat heldu diren gainerako arauetan xedatuarekin.

Erripan (Odieta), 2020ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2015495